Bagatoz bagatooooz!
Urte hasiera indarrak hartzeko baliatu badugu ere, ezin geldirik egon eta ezin ukatu kontzertuak eskaintzeko gogo biziz gaudena!!! Horregatik, maiatzaren 16tik aurrera Getxoko San Isidro jaietan emango diogu geure udaberri-udako denboraldiari hasiera!
Eta geroztik aurrera, hamaika agertoki, herri eta plaza jai giroz lehertzeko helburuarekin arituko gara! 2015 hau geure urtea izango da ezbairik gabe; geure AGENDA begiratzea besterik ez dago, orain arte konfirmatuta ditugun kontzertuak ikusteko. Eta beste horrenbeste bidean! Adi egon neska-mutilok, bagatoz eta!!! =)
BUELTAN GARA!
Huescako PIR jaialdira goaz!
Urtero ospatzen den eskarmentu handiko jaialdia da PIR: Festival de Música y Cultura Pirenaica. Aurtengo edizioa Ansó herrian antolatuko dute uztailaren 5 eta 6ko asteburuan. Izenak ondo adierazten duen legez, Pirineo inguruko musika eta kultura batzen dituen jaialdia da. Hainbat dira, urtero, kalez kale eta herriko hainbat gunetan ezarritako agertokietan aritzen diren Frantziako, Okzitaniako, Kataluniako, Aragoiko, Euskal Herriko… antzerki eta musika taldeak.
Bakoitzak bere kulturaren lagintxo bat eraman ohi du PIRera eta, geuk, Mikel Urbeltz biolin jole ezagunarekin eta Jean Mixel Bedaxagar kantari zuberotarrarekin batera, Euskal Herria ordezkatzeko ohorea izango dugu aurtengo edizioan!!!
Nork esan du euskal erromeriek mugak dituztena?
Egin klik hemen jaialdiko webgunea bisitatzeko.