Eskerrik asko, Tutera!

Geure atsedenaldiko salbuespena izan zineten, eta larunbateko kontzertuan geure aurreikuspenak bete zenituzten erabat! MILA ESKER TUTERA! Familia giroan gustura aritu ginen! Segi bide horri eusten!!!

IMG_20151213_001109

Zorionak, Kherau!

IMG-20151211-WA0002

Euskal Herriko folk talde onenetariko legez aitortuta dagoen Kherau taldeak 5 urte bete ditu bidean eta urteurrena ospatzeko lagunez inguraturiko kontzertu berezia antolatu zuen abenduaren 11n, Bilboko Bilborock aretoan.

Geure taldeak harreman estua du Kheraurekin eta horregatik, #oxabi-tar guztion izenean igo ziren Jon Eguskiza eta Jon Gomez Bilborock-eko oholtzara, eurekin jo eta kantatzera. Zorionak, Kherau!

Kontzertuko argazkitxo batzuk:

IMG-20151214-WA0004

Gu ere euskararen alde!

Hurrengo denboraldia prestatzeko kontzertu bako momentuan bagaude ere, tartetxo honetan salbuespena egingo dugu, hurrengo abenduaren 12an, Tuteraren historiaren lehenengo Euskararen Egunean parte hartzeko!!! Tuterako euskalgintzako hainbat talde eta elkarte ari dira jai berezi honetan lanean, eta oxabitarrok hortxe egon nahi dugu kontzertua eskaintzeko! Gora Erribera euskalduna!

Tutera. 15-12-12