Gure abestia

Espero dena

Gaur egun bereziki zaila izan da
ia ia egin dut eztanda,
baina zertan umore txarrez bizi
bizitza horren ederra izanda?

Eta zer ez banaiz espero dena
zein ote da ba problema?
gaur arte ez nintzen nahi nuena
baina akabo, ni neu izatea nahiago.

Irribarre egitea
hortzak erakusteko modua da
Erortzea zilegi
altxatzea derrigorra (x2)

Ibiliz ikasi genuen ikasten
bidea ez dela hutsetik hasten
helburu horrekin aritzen naiz ni
arazoak eskarmentu bihurtzen.

Eta zer ez banaiz espero dena
zein ote da ba problema?
gaur arte ez nintzen nahi nuena
baina akabo, ni neu izatea nahiago.

Irribarre egitea
hortzak erakusteko modua da
Erortzea zilegi
altxatzea derrigorra (x2)

Argia itzali eta begira
hortxe dagola zure dirdira…

Irribarre egitea
hortzak erakusteko modua da
Erortzea zilegi
altxatzea derrigorra (x2)

Abestiaren egilea: Oxabi taldea.
Bideokliparen egilea: Arriguri.

Esker bereziak: Xabier Zabala, Itxaso Paia, Koldo Manterola, Gaizka Peñafiel, Gentza Madariaga, Iñigo Etxebarrieta, Txortx Etxebarrieta, Beñat Serna eta Jon Azkueta.

deskargatu_abestia