Kamiseta berriak salgai!

Berrikuntzaz beteriko urte honetan kamiseta berriak salgai ditugu. Sartu DENDA atalean, bete formularioa eta egun gutxitan etxean izango duzu zure kamiseta. Horrez gain, erosoago egingo bazaizu, gogoan izan kontzertuetan ere salgai izango ditugula! Plazan elkartuko gara!

Adi egon! Kamiseten zozketan parte hartu nahi baldin baduzu, sartu Facebook edo Instagram-en, pauso erraz batzuk jarraituz kamiseta bat lortu dezakezu eta.

Gero eta gutxiago falta da herriko jaiak hasteko eta gu erritmo biziz gatoz!

Kamisetak sarrera

Indarberriturik gatoz!

2016.urtea aurrera doan heinean, hasiak gara lehenengo kontzertuak eskaintzen! Eman begirada bat gure kontzertuen agendari eta erdu erromerira, aurten inoiz baino indartsuago gatoz eta! Kanta berri eta sorpresaz beteriko kontzertuak prestatu ostean, gogotsu gatoz zuen herriko plazetan aritzeko. Ez ahaztu kontratazioa zabalik dagoela! GORA JAI EUSKALDUN ETA HERRIKOIAK!

Oxabi

Azken elkarrizketa ikusgai!

Erriberako talde batek musikaren inguruko bloga du eta geuri egindako elkarrizketa hau argitaratu berri du. Geure taldeaz, euskaraz, Erriberako egoeraz edota taldearen 10 urteko ibilbideaz ari gara, besteak beste. Eskerrik asko, gazteak!

Hona hemen azpian elkarrizketa klik bat eginez:

Oxabi Erromeria: ”La citada “apuesta por el euskara” no es una apuesta en sí, sino una manera de defender y amar lo nuestro.”

12010633_179704575697917_5520446871285207965_o (1)