Webgune berria martxan!

Oxabi erromeria taldea 2006an sortu bagenuen ere, azken urteotan eman ditugu aurrerapausorik nabarmenak: taldea handitu, azpiegiturak hobetu, kontzertuen formatu eta iraupena luzatu… Horregatik, aldaketa horien parera, webgune berriaren sorrera ere berebizikoa ikusten genuen. Orrialde hau beraz, erromeri zaleon, geure lagunen eta taldearen arteko zubi izan bedi! Geure sare sozialen profilak ahaztu barik, hemendik aurrera webgunea baliatuko dugu agendaren berri eman, argazki eta bideoak erakutsi edota Oxabiren inguruko nahi beste informazio eskuratzeko. Plazer handiz, Ongi etorri Oxabi erromeria taldearen

webgune berrira! logo_web