Uda ahaztezina!

11664073_914655085224169_95573631_o

Oxabitarrok beti gogoratuko dugu 2015eko uda: kontzertuz kontzertu betea, urteroko hainbat plaza berriz bisitatuta eta beste horrenbeste aurten lehenbizikoz ezagututa. Plaza ezagunak izan ditugu Ea, Lemoa, Erromo, Gernika eta Aretxabaleta, baina ezagutu ditugunak dezente gehiago izan dira aurten: Getxo, Ibarrekolanda, Dima, Atxondo, Mutriku, Usurbil, Leioa, Gautegiz-Arteaga… eta zelan ez, ezin aipatu gabe utzi berebizikoak izan diren horiek: Aixerrotako Paellak, Ibilaldia, San Mameseko zelaiaren erdi-erdian eskainitako kontzertu biak (Athleticen Kopako Finala eta Gure Esku Dago jaialdia) eta aipatutako azken jaialdiko egun berean Bilboko Areatzan lagun eta gonbidatu bereziekin eskainitako kontzertua. Ez dugu geure burua horrelako saltsatan sartuta egunero ikusiko!

Aurtengo uda badoa eta horregatik batzorde, udal, elkarte eta antolatzaile aritu zareten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu alde batetik, eta geure denboraldia oraindik amaitu ez dela gogorarazi bestetik. Urrian opor egun batzuk hartuko baditugu ere, ezin gogotsuago hartuko ditugu hurrengo asteetako kontzertuak ere!

Hauetan izango gaituzue:

Irailak 5, Lezama + Skakeitan + Vendetta
Irailak 6, Lekeitio (Antzarrak).
Irailak 12, Artea + Arkada Social
Irailak 19, Galdakao + Black Star + Gatibu
Irailak 26, Las Carreras (Abanto-Zierbena).
Irailak 26, Kotarro (Gallarta).
Urriak 4, Usurbil (Kilometroak).