«Athletic Gu Gara!» San Mamesen!

Sekula ahaztu eta bilobei kontatzeko moduko kontzertutxoa eskaini genuen maiatzaren 30ean; alegia, egunero ez delako 53.000 pertsonaren aurrean jotzeko aukera izaten.

Athletic Clubek Bartzelonaren aurka jokatu zuen, beste behin, Errege Kopako Finala. Norgehiagoka Camp Nou zelaian ospatu bazuten ere, San Mamesek Catalunyara joan ez ziren zale gehienak batu zituen bere berotasunean eta jai-giro itzelaz gozatu zuten bertaratutakoek, besteak beste, pantaila erraldoien bidez ikuskizuna jarraitzeko. Eta geu hortxe izan ginen, zelaiaren erdi-erdian jarri zuten agertoki eder eta borobilean, partidaren aurreko eta tarteko uneak alaitzeko arduradun. Lankide izan genituen Oihan Vega, Ilaski Serrano, Iñigo Asensio eta Enkore taldeko lagunak.

Azaltzeko zaila zaigun arren, bideotxo honek nahiko ondo laburbiltzen du arratsalde osoan bizitakoa:

Gainera, ekitaldiko argazki dezente ere batu ditugu geure webgunean.
Argazki bilduma ikusteko, egin klik hemen.