«Athletic Gu Gara!» San Mamesen!

Sekula ahaztu eta bilobei kontatzeko moduko kontzertutxoa eskaini genuen maiatzaren 30ean; alegia, egunero ez delako 53.000 pertsonaren aurrean jotzeko aukera izaten.

Athletic Clubek Bartzelonaren aurka jokatu zuen, beste behin, Errege Kopako Finala. Norgehiagoka Camp Nou zelaian ospatu bazuten ere, San Mamesek Catalunyara joan ez ziren zale gehienak batu zituen bere berotasunean eta jai-giro itzelaz gozatu zuten bertaratutakoek, besteak beste, pantaila erraldoien bidez ikuskizuna jarraitzeko. Eta geu hortxe izan ginen, zelaiaren erdi-erdian jarri zuten agertoki eder eta borobilean, partidaren aurreko eta tarteko uneak alaitzeko arduradun. Lankide izan genituen Oihan Vega, Ilaski Serrano, Iñigo Asensio eta Enkore taldeko lagunak.

Azaltzeko zaila zaigun arren, bideotxo honek nahiko ondo laburbiltzen du arratsalde osoan bizitakoa:

Gainera, ekitaldiko argazki dezente ere batu ditugu geure webgunean.
Argazki bilduma ikusteko, egin klik hemen.

Hauetan ere izango gara!

Aurten inoiz baino kontzertu gehiago eman bai, baina horretaz gain oso kontzertu bereziak ere eskainiko ditugu: Aixerrotako Paella Eguna, Lekeitioko Antzarrak, Lezaman Vendettaren ostean, Galdakaon Gatiburen ostean… baina gainera, berebiziko lau kontzertu ere ez ditugu galduko!!!

Kopako Finaleko jaian San Mamesen joko dugu, Ibilaldian Zea Mays taldearen ostean arituko gara, Gure Esku Dago jaialdian kontzertu online casino berezia eskainiko dugu oso gonbidatu bereziekin eta Usurbilen izango gara Kilometroak jaia ospatzeko! Geure Herriaren aldeko jaialdiekin konpromezu osoa dugulako!

Oxabi

Bagatoz bagatooooz!

Urte hasiera indarrak hartzeko baliatu badugu ere, ezin geldirik egon eta ezin ukatu kontzertuak eskaintzeko gogo biziz gaudena!!! Horregatik, maiatzaren 16tik aurrera Getxoko San Isidro jaietan emango diogu geure udaberri-udako denboraldiari hasiera!

Eta geroztik aurrera, hamaika agertoki, herri eta plaza jai giroz lehertzeko helburuarekin arituko gara! 2015 hau geure urtea izango da ezbairik gabe; geure AGENDA begiratzea besterik ez dago, orain arte konfirmatuta ditugun kontzertuak ikusteko. Eta beste horrenbeste bidean! Adi egon neska-mutilok, bagatoz eta!!! =)

_90C0004-B