Zorionak, Kherau!

IMG-20151211-WA0002

Euskal Herriko folk talde onenetariko legez aitortuta dagoen Kherau taldeak 5 urte bete ditu bidean eta urteurrena ospatzeko lagunez inguraturiko kontzertu berezia antolatu zuen abenduaren 11n, Bilboko Bilborock aretoan.

Geure taldeak harreman estua du Kheraurekin eta horregatik, #oxabi-tar guztion izenean igo ziren Jon Eguskiza eta Jon Gomez Bilborock-eko oholtzara, eurekin jo eta kantatzera. Zorionak, Kherau!

Kontzertuko argazkitxo batzuk:

IMG-20151214-WA0004

Gu ere euskararen alde!

Hurrengo denboraldia prestatzeko kontzertu bako momentuan bagaude ere, tartetxo honetan salbuespena egingo dugu, hurrengo abenduaren 12an, Tuteraren historiaren lehenengo Euskararen Egunean parte hartzeko!!! Tuterako euskalgintzako hainbat talde eta elkarte ari dira jai berezi honetan lanean, eta oxabitarrok hortxe egon nahi dugu kontzertua eskaintzeko! Gora Erribera euskalduna!

Tutera. 15-12-12

 

Jarrai gaitzazue Instagram-en ere!

Geure berri eman eta erromerizaleekin harremanetan izateko beste bide bat ireki dugu, alegia, hemendik aurrera Instagram-en ere aurkituko gaituzuelako! Jarraituko diogu elkarri?

12194622_198061170528924_8930498370577479973_o