Indartsu bueltatuko gara!

IEPALEEE!!! ☺️ Zelako egoera arraroan gauden denok, ezta?! Baina badakizue hau bere onera bueltatzen denean berriz elkartuko garela plazan, parrandarako prest! Hori bai, Osasun Krisi honek irauten duen bitartean zaindu zuen buruak, etxean egon eta atseden hartu, indarrak beharko dituzue-eta gu agertokietara bueltatzen garenerako! Jiji!

Gu ere indartsu etorriko gara bueltan, Oxabi familiara kide berriak gehituta: ondo etorri Xabi, Gontzal eta Jonmi! Eta orain arteko kideoi, zer esan… eskerrik asko bihotzez!!! Badakizue Oxabi familiaren parte izaten jarraitzen duzuela-eta! 🧡

Aurtengo denboraldira beraz haize freskoa ekarriko dugu, errepertorio zabal eta anitzagoa ere prestatzen ari garelako!

Gure sareen bitartez entzun zaituztegu eta zuen ekarpenak kontutan hartu ditugu, hemendik aurrera are parranda hobeak sortu ditzagun gure kontzertuetan zuekin batera, beti sustatu nahi izan dugun giro euskaldun eta jatorrean! Datorrena kristona izango da, gazteria!!!

Egunotan baina, Galder Izagirre handiarekin Donostialdean egin genuen saioko argazkiekin utziko zaituegu tarteka sare sozialetan, ia gure aurpegiak ahazten ez zaizkizuen! Kar kar kar! 😂

Besarkada (birtual) handi bana denoi eta laster arte lagunoook! 😘💪

OXABI 2020

Argazkia: Galder Izagirre.

Eutsi gazteria!

Ez usteko garaiak etorri zaizkigu, hainbeste maite ditugun plaza, besarkada, dantza, lagunarteko jai eta musuak aldi baterako uztekoak… Baina jakin laster elkarrekin egongo garela, eta guk testutxo honen bitartez egin nahi izan dugun bezala, barre egingo diogula ditxosozko Koronabirusari!

Bien bitartean, eutsi gazteria! Irribarre ezin zabalagoa eta indarra oxabitarron partez!

OXABI Koronabirus

Lehenengo kontzertuak lotzen!

Oxabi 2020

Urte hasierarekin batera aurreratu bezala, hasi gara jaien denboraldiko lehenengo kontzertuak konfirmatzen, eta dagoeneko argitaratu ditugu lotutako lehenak! Beste asko dira konfirmatzeko puntuan daudenak, baina hemen duzue itxitako lehenen zerrenda! Oxabik zuen herriko festak ere kolorez astintzea nahi baduzue, azkar ibili eta deitu konpromiso barik!