Lehenengo kontzertuak lotzen!

Oxabi 2020

Urte hasierarekin batera aurreratu bezala, hasi gara jaien denboraldiko lehenengo kontzertuak konfirmatzen, eta dagoeneko argitaratu ditugu lotutako lehenak! Beste asko dira konfirmatzeko puntuan daudenak, baina hemen duzue itxitako lehenen zerrenda! Oxabik zuen herriko festak ere kolorez astintzea nahi baduzue, azkar ibili eta deitu konpromiso barik!

Inoiz baino koloretsuago gatoz!

Captura de pantalla 2020-01-19 a las 19.33.18-min

Oholtzak zapaltzen eta Euskal Herri osoko plazak astintzen 10 urte baino gehiago energiaz beteta eta publikoa kantuan eta dantzan jartzen ibili ostean, inoiz baino koloretsuago gatoz 2020an, oholtzari alaitasun eta aniztasuna eskainiko dion itxura zein errepertorio berria landuta!

Gazteak diskoteketatik atera eta parranda herriko plazan edo txosnagunean dagoela erakutsi gura dugu beste urte batez, hemengo zein hango abestiak abestuta baina beti giro jator eta euskaldunetik abiatuta. Asko gozatzen dugu kontzertu bakoitzean agertoki gainean eta hori da talde honen esentzia, hori gabe nekez kutsatuko direlako herriko jaien poztasunak.

Aurten ere ez dizuegu hutsik egin nahi. Horren lekuko izan nahi?

Jarraitu Oxabi Instagramen, Facebooken, Twitterren, YouTuben edo hemendik bertatik, eta ez galdu aurtengo jairik onenak, laster hasiko gara eta lehenengo datak argitaratzen!

Hemen da gure bideoklipa!

Maiatzaren amaieran hemendik eta gure sare sozialetatik kontatu genizuen bezala, abesti berria kaleratu genuen oxabitarrok, «Espero dena», zeinekin positibotasunaren aldarrikapena egin eta gazteria irribarre egitera gonbidatzen genuen.

Bada, orain, abestiak kalean hilabete egin duenean, pozik eta harro kaleratu dugu ABESTIAREN BIDEOKLIPA!!! Arriguriko lagunekin grabatu genuen, Gernikan, eta hainbat zale eta senideren laguntza izan genuen bideoklipa grabatzeko. Gustuko duzue?

Ikusi, entzun eta partekatu nahi beste! Baina bereziki, gogoratu: «Irribarre egitea hortzak erakusteko modua daaaa!» =)