Jai Alai Jaia sortu dugu!

ABENDUAK 30, JAI ALAI!!! πŸ’₯ Hitzemandakoa betetzera gatoz! Urteko azken jaia, zuek aukeratu bezala, Gernikan egingo dugu urteko azkenaurreko egunean eta leku historiko batean, inoiz egin ez den bezala: Jai Alaien, zutik!

Bikain inguratuta egongo gara gainera, Oihan Vega, Etxekalte eta Gozategirekin batera euskal arrakastei omenaldia egingo diegu! Eta Oxabi ere ez da bakarrik egongo taula gainean, laster deskubritzen joango garen euskal artistak izango ditugulako lagun!!!

Sarrerak salgai daude honezkero hemen: https://entradium.com/events/jai-alai-jaialdi-aitzindaria

Adi gure sareei jaialdiaren inguruko informazioa jasotzeko! Joan motorrak berotzen, hau krissstona izango da taaa!!! πŸš€πŸŽ‰πŸŽ‰πŸŽ‰πŸŽ‰

Ari gara! Ari gara!

Lehenengo kontzertuak iragarri genituen udaren aurretik eta orain gehiago iragartzera gatoz! Hemen momentuz iragarri ditzakegun kontzertuak! Uda betean gaude eta hori nabari da giroan!

Kolore ilunez dagoeneko eskaini ditugun kontzertuak eta zuri kolorez oraindik aurretik ditugunak!

Oraindik ez bazara gure kontzertu batera etorri… Hemendik aurrerako plazaren batean ikusiko dugu elkar, ezta? πŸ˜›

Hasi gara! Gogor dator 2022a!

Gernikako Astran bizitako betekada emozionalaren ostean, badatoz denboraldi honetan eskainiko ditugun lehenengo kontzertuak!

Zer esan ez dakizuenik, bi urte zuek ikusi barik pasa direla eta uda honetan elkarrekin kristona biziko dugulaaaaa!!!