Urtea ez da amaitu, ez horixe!

Aurreko sarreran esan genizuen, eta emandako berba sakratua da: «…uda amaitzeak ez du esan nahi urtea amaitu denik». Eta horren aitzakian gatoz berriz kalera!

Uda denboraldia amaitu genuela aitortu bagenizuen ere, Euskal Herriko jaiek gure herriko plazak alaitzen jarraitzen dituzte, eta horren lekuko izango dira datozen egunotan bisitatuko ditugun plazak:

– Urriak 31, asteazkena, Leioako Ikea Barri plaza, 00:00etatik aurrera.
– Azaroak 9, ostirala, Zamudioko herriko plaza, 23:00 aldera hasita.
– Abenduak 6, osteguna, Orioko herriko plaza, 23:45etik hasita.

Logikoa den legez, uda, txosna eta bero-sasoia da erromerien eromeria, baina horrek ez du esan nahi gainontzeko garaiotan ez dagoenik erromerirako gogorik!

Eta zuk, hotzari aurre egiteko plan hoberik baduzu?

OXABIpromo2018-2