Uda-denboraldia amaitu da!

? BIHOTZEZ, ESKERRIK ASKO!

Atzoko Iurretako argazki honekin agur esan diogu OXABI erromeriaren udako denboraldiari. Ondo irudikatzen du irudiak bizi izan duguna: musika, kolore, su eta alaitasun leherketa, zuei esker.

Uda zoragarria izan da! Bost hilabete eta 40 kontzertu inguru, gure musika taldeen arrakastak protagonista direla. Ez diguzue uda osoan hutsik egin, eta musikak zein erromeriak bizi-bizi eta gazte-gazte jarraitzen dutela erakutsi diguzue beste behin.

Orain atseden txikitxo bat hartuko dugu, baina gure uda amaitzeak ez du esan nahi urtea amaitu denik. Izango duzue laster gure berri! ?

42799916_10156123915864514_1606612871611940864_o