Gozategik Oxabi gomendatzen du

Gozategi taldeko Asierrek eta Iñigok elkarrizketa eskaini zuten apirilaren 24an Gazteako Gu irratsaioan. Bertan, besteak beste, herriko festetako giroaz, egungo erromeria taldeez eta Gozategiren zuzenekoez aritu ziren. Gainera, sekretu bat ere aitortu zuten: gutxi entseiatzen dute.

Baina oxabitarrontzat, zalantza barik, galderarik garrantzitsuena etorri zen esatariek Gozategik gomendatzen duen erromeria taldeaz galdetu zietenean. Espero ez genuen erantzuna eman zuten biek ala biek: Oxabi. Lehenengo Asierrek erantzun zion galderari, eta ostean Iñigori galdera bera egin ziotenean, honek «bai, duda barik» erantzun zuen bere taldekidea berresteko: «Oso erromeria potentea daukate».

Entzun ondoko bideotxoan galdera erantzuten duten unea bera: