Orain bai! Berri bi zuentzat!

Kaixo lagunok!!! βš‘πŸ€Έβ€β™‚

Heldu da eguna, behingoz kontatu ahal dizkizuegu ditugun bi berriak! Aurretiz abisatzen dizuegu bat ona dela eta bestea ez hainbeste… 😫

Batetik, Bilbon eskaini behar genuen kontzertua momentuz bertan behera utzi behar dugu, ez dugulako aretorik aurkitzen libre ditugun datetarako. 🀯

Horrela ba, inor zorabiatzen ibili aurretik eta pena izugarriz, Bilbon ez dugu aurreikusitako kontzerturik eskainiko. Beraz, Bilboko sarrerak erosi zenituztenoi mezu bana bidaliko dizuegu, sarreren dirua nola itzuliko dizuegun azaltzeko. Baina ez arduratu, aurten Bilbon egongo gara, uste baino arinago gainera! πŸ˜‰

Bestetik, Gernikako kontzerturako badugu data berria (lekua betikoa, Astran): apirilak 23, larunbata. Kontzertu oso berezia izango da, kriston gogoak ditugu bertan egoteko!!! πŸ’˜

Hala ere, kontutan hartu Gernikako kontzerturako aforoa handitu ahal izango dugula (gaur gaurkoz) eta sarrera gehiago jarriko ditugula apirilaren 23rako salgai. Dena dela, Gernikako kontzerturako sarrerak erosi baina egun horretan joan ezin duzuenoi ere, dirua itzultzeko aukera emango dizuegu, nola ez.

Email bana jasoko duzue denok horren berri izateko, ez arduratu.

πŸ’Ÿ Eskerrik asko zuen pazientziagatik! πŸ’Ÿ