Bizkaia Irratian egon ginen!

26169328_10155506515814514_164025423313494978_n

Gure sare sozialetan ere iragarri genuen bezala, urte berria indartsu hasi dugu! Eta horren adibide da urtarrilaren 5ean Bizkaia Irratian eskaini genuen elkarrizketa. Esaldi honen gainean klik eginda entzun dezakezue elkarrizketa, osorik. 

Barikuro, Lau haizetara magazina hasteko, 10:30etik 11:00 bitarte «aurpegi ezagun»  bat gonbidatzen omen dute Bizkaia Irratiko estudioetara, eta urteko lehenengo gonbidatua gure taldeko Jon izan zen! Ia ordu erdiz luze eta gustura aritu ziren esataria, Libe, eta abeslari oxabitarra gure inguruan hizlari: zelan antolatzen garen, entseguak noiz, non eta nola egiten ditugun, zeintzuk izan ziren gure hastapenak, aldaketak… eta 2018. urtea ere Oxabi erromeria taldeak irribarretsu bezain gogotsu hasiko duela entzule guztien belarrietara iritsi zen!

Urte honetan Oxabi taldea zure herri edo auzoko jaietan egotea gura baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin kontaktuan! Laster arte!

26232267_554679974867040_3263530258998462857_o