Udako azkena! Galdakao!

Udako azken kontzertua. Azkena eta berezia!

Hitz horiekin nahikoa genuke 2013ko uda “gogor” baina ederra agurtuko duen kontzertua deskribatzeko. Berezia azkena delako, noski, geu ere are bereziagoa egiten saiatuko garelako eta hori gutxi balitz, Galdakaon delako.

Geure herrian jotzeak (Gernika ahaztu barik) beti izango du xarma berezia: etxean egongo gara, lagunen artean, geure kontzertuetara joan ezin duten horien ondoan izango garelako… eta beraz, aitzakia barik, galdakoztar guzti horiek hurreratuko diren esperantza dugulako. Urte amaiera arte atsedenalditxo bat hartuko dugu. Baina geldirik ez gara egongo, ikuskizuna berritzen joango garelako bien bitartean… Badugu nondik hasi!

Horregatik da ezin bereziagoa udako azken kontzertua, ez genukeelako inor agurtu nahi eskerrak eman barik. Eta norbaiti eskerrak eman behar badizkiogu, galdakoztarrei da: goazen tokira goazela, beti herriko ordezkaritza zabala hor dagoelako. 2013ko udako azken kontzertua, izan bedi zuentzat!

Laster arte!

Oxabi Galdakaon