Lezama!

Udako azken kontzertuak prestatzen ari gara, eta horietariko bat dugu irailaren 6koa. Ostiralean Lezamara goaz! Erromeria 02:00 pasatxo hasiko dugu baina aurretik, ordea, aspaldiko talde beterano bat izango dugu oholtzako kide: Kartzarot!

Kartzarot taldea 1989an sortu zen eta hamar urtez agertokiz agertoki ibili ostean, taldea utzi egin zuten eta orain, beste horrenbeste urte “desagertuta” egon eta gero bueltan dira aspaldiko musikariak. Eta buelta hori euren herrian egingo dute, Lezaman! Ziur bikain ariko direla! Bide batez, orrialdeko sarrera hau baliatu nahi dugu geure azken bi argazki-bildumen berri emateko: Argazkiak atalean dituzue Gernikako Lurgorri eta Foruko kontzertuetan egindako irudiak! Ikusi, ikusi zelan gozatzen dugun!!! Lezamako Jaiak 2013

Zeberio!

Kaskagorri!

Ez dugu inoiz ahaztuko! Eskerrik asko Kaskagorri eta mila esker erromeriara hurreratu zareten guzti-guztioi, ez zarete gutxi eta!!! Ohorea bezain hunkigarria izan da 2013ko Aste Nagusiari amaiera emateko aukera eskaini izana. Gustura aritu gara agertoki txiki baina bero horretan eta euriak bere agerpenak tarteka egin baditu ere, zeuek hor jarraitu duzue. Mundialak zarete! Zeuei esker bete dugu plaza, eta esker bereziak eman nahi dizkizuegu Galdakaotik geure kontzertura joan zareten zeuetariko bakoitzari. Zenbat lagun eta senide… Den-denoi: mila musu! Esker bereziak: “erromerietako printzesari”, Naroa Gaintza, gurekin kantatzera animatzeagatik; Jone Artola aurtengo txupinerari, gurekin casino online dantzan egitera etortzeagatik; bidali dizkiguzuen zorion-mezu guztiegatik… eta, beste behin, mila esker Kaskagorriko gazte guztiei gonbidapena luzatzeagatik eta Bilboko Konpartsetako kide guztiei: zeuek gabe, Aste Nagusia ez litzateke Nagusi izango. Biba zuek! Berezia

zen kontzertua, are bereziago egin duzue! Mila esker! kaskagorri!