Bueltan gara uda astintzen jarraitzeko!

Uda honetan Oxabi erromeria ikusteko aukerarik ez duzula izan? Bada, abuztuaren lehenengo bi asteak Euskal Herritik kanpo eman ondoren, bueltan gara gure plazak astintzen jarraitzeko! Beraz, oraindik hainbat plazatan aurkituko gaituzu eta ez duzu juergarako aitzakiarik izango! Eman begirada bat gure agendari eta gerturatu zaitez erromeriara, jai giroa ziurtatuta izango duzu eta!

Gogoratu gure berri gehiago izateko Facebook, Instagram, Twitter eta YouTube-ko kanalean jarrai gaitzakezula!

HURRENGO KONTZERTUAK:

– 2016/08/22 BILBO (ASTE NAGUSIA)

– 2016/08/27 ELORRIO

– 2016/09/02 BASAURI

– 2016/09/05 LEKEITIO (ANTZARRAK) + Itaca Band

– 2016/09/12 UGAO

– 2016/09/30 IURRETA + Zopilotes Txirriaos

– 2016/10/01 ZALLA + Ze Esatek

– 2016/10/02 BERGARA (KILOMETROAK)

– 2016/10/09 ALGORTA

 Oxabi erromeria

UZTAILA!

Ekaina potente honen ondoren, uztaila ez da gutxiagorako izango. Eskerrik asko orain arte gure kontzertuetara gerturatu zareten guztioi!

Hau hasi besterik ez da egin! Hona hemen uztailean emango ditugun kontzertuen zerrenda. Animatu eta disfrutatu erromeriaz gurekin batera. KANTANTZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO!

UZTAILA

UDA GIROA SUMATZEN DA!

Gero eta gutxiago falta da uda iristeko eta guk berotu ditugu motorrak jada. Ekainean Euskal Herriko hainbat plaza bisitatuko ditugu, beraz, ez dago aitzakiariak erromeriaz gozatzeko!

Dantza eta festarako gogoak izanez gero, ez izan zalantzarik eta gerturatu zaitez ondorengo edozein herritara.

EKAINA