Eskerrik asko!

Urriaren 9an eman genuen gure 2016ko denboraldiko azken kontzertua, Algortako Hitzen Dantza jaialdian. Eta kontzertua amaitu berri grabatu genuen esker oneko bideotxo hau agertokitik.

Zoragarria izan da, zuei esker!

Eskerrik asko eta laster arte!

 

Asteburu Bikaina!

Plan ezin hobea izan da denboraldia bukatzen joateko asteburuan bizitakoa, ostiralean Iurreta-n, larunbatean Zalla-n eta igandean Bergarako Kilometroak jaian amaituta!!! ?? Zoragarria izan da, MILA ESKER gurekin batera izan zareten guztioi!?????

Denboraldi bukaera gertu dago, baina oraindik ere Algortan egingo den HITZAREN DANTZA izeneko euskal kultur festa handian izango gara urriaren 9an. Irten gurekin plazara hitza dantzatzera!

asteburu-bikaina

Denboraldiko azken kontzertuak!

Uda bukatu zaigu dagoeneko eta udarekin batera jai ugari joan zaizkigu. Aurten ere hainbat plazatan izan gara eta bertan egon zareten guztioi eskerrak ematea besterik ez zaigu falta.

LASAI, hau ez da despedida bat eta! Oraindik ere gurekin dantzan jaigiroan murgiltzeko aukera izango duzue eta. Indarrez beteta jarraitzen dugu, plazak sutan jartzeko asmoz!  Hona hemen hurrengo kontzertuen datak: 

– 2016/09/30 IURRETA + Zopilotes Txirriaos

– 2016/10/01 ZALLA + Ze Esatek

– 2016/10/02 BERGARA (KILOMETROAK)

– 2016/10/09 ALGORTA

lekeitio