Konfirmatutako lehenak argitaratu berri!

Eguraldia zoratuta dabilela dirudi, egun ederrak izaten ari gara eta uda ate joka dagoela antzeman daiteke… Baina, zoratzea eta uda aipatu ditugula… Oxabitarrak bagaude udaberri-uda denboraldia hasteko zoratzen!!! Bai horixe! Eta ezin dugunez gehiago isildu, dagoeneko konfirmatutako lehenengo kontzertuen datak argitaratzen hasi gara…

Baina adi! Askoz gehiago bidean dira eta!!!

Zuk ere zure auzo edo herrian Oxabi gura baduzu, ez izan dudarik eta jarri gurekin harremanetan.

 

 

URTE BERRIA ASTINTZERA GATOZ!

Urtea hasi eta dagoeneko prest gara 2017ari behar bezala aurre egiteko! Aurten ere indartsu, koloretsu eta eraberrituta gatoz Euskal Herriko plazetara! Ez dugu gerririk geldirik utziko!

Euskal giroa herri, auzo eta txoko guztietan hedatzen jarraitzeko asmoz gatoz aurten ere, gure inguruko doinurik martxoso eta ezagunenekin!!!

Kontratazioa zabalik dugu! Gora erromeria!

Denboraldi berrirako… prest?

Azaroan hasi genituen denboraldi berrirako entseguak. Zin egiten dizuegu egurra sartzen arituko garela hurrengo kontzertuetan ere. Baina lehenengo entseguan ez ginen oso gogotsu aritu… edo bai? Zuk zeuk epaitu, erromerizale. 😛